DEBAKO   E SKULANGINTZARAKO I RAKASKUNTZA   Z ENTROA 
C ENTRO  DE  E NSEÑANZAS ARTESANALES  DE  DEBA


> Hasierako orria
> Aurreko orria


  2010eko UDAKO IKASTAROAK                www.deba.net
KALKOGRAFIAZKO GRABATUAREN HASTAPENAK:
Helburua: Kalkografiazko grabatuaren tradiziozko teknikak eta estanpatzeko sistema erakustea.
Programa: Tailerra, erremintak, bernizak, azidoa, teknika, paperak eta estanpatze-sistema.  
Materiala: Kobrezko plantxak eta Super Alfa papera.
Irakaslea: Juan Luis Baroja Collet
Plazak: 10 lagun            Ordutegia: 9:00-15:00
Data: Uztailaren 5etik 16ra arte

Prezioa: 430 € (60 ordu)
 
                                                                           (ikusi argazkiak )

Grabaketa Kalkografikoa
EGURRA LANTZEKO TAILERRA:
Helburua: Parte hartzaileen proposamenei arreta pertsonalizatua eskaini eta, teknika ezberdinak garatzea.
Programa: Taila, eskultura eta zaharberritze teknikak. Tresna edo erreminta elektrikoen eta motorrezkoen (motozerrak, rotaflexa, e.a) erabilera, kontzerbazioa eta segurtasuna.
Materiala: Hainbat motatako eta neurritako egurrak (haritza, gaztainondoa, pinua, makala, sustraiak, e.a.)
Irakaslea: Jaime Udaeta Urruela
Plazak: 10 lagun            
Ordutegia: 9:00-18:00
Data: Uztailaren 12tik 16ra arte
Prezioa:  350 € (45 ordu)                       ( ikusi argazkiak )

BEIRA PUZTUAREN HASTAPENA
Tailerra. Materiale eta erramintak. Nola hartu beira labetik. Puzteko kainabera nola erabili. "Posta" bat egiteko prozesua, aiera nola banandu, moztu eta markatu, punta jarri eta ireki.
Irakaslea: Igor Obeso Aguirre
Plazak: 8 lagun          
Ordutegia: 9:00-15:00
Data: - Uztailaren 5etik 9ra arte
            - Uztailaren 12tik 16ra arte                      bideoa: beira  puztuaren teknika
Prezioa: 525 € (30 ordu)

BEIRA URTUA EDO "FUSSING"-EKO IKASTAROAK
Kurtsoa  beira urtua edo termoformatuaren teknikak ikasi nahi dutenentzako zuzendua dago. Forma lauak eta hiru dimentsiotakoak landuko dira, esperientzia gutxi edo batere ez dutenentzako. Ikasleak ikastaroa amaitu ondoren, ondoko jakintzak izango ditu.
   - Beira laua moztu eta bi edo hiru geruzako piezak egitea.
   - Marrazkiak edo diseinuak beiran idurikatzea.
   - Fibrak moldeak erabiltzea textura eta sakintasun efectuak lortzeko.
   - Oinarrizko programak erbili (denborak eta tenperaturak) fusioak edo termoformatuak lortzeko.
Irakaslea: Igor Obeso Aguirre
Plazak: 8 lagun          
Ordutegia: 9:00-15:00
Data: - Uztailaren 19tik 23ra arte
            - Uztailaren 26tik 30ra arte                      
Prezioa: 280 € (30 ordu)
Zurlanketa

Beira puztuaren teknika

fussing


MARMOLEZKO ESKULTURAREN HASTAPENAK:
UZTAILAN eta ABUZTUAN
Helburua: Harri lanketarako eskultura teknikak erabiltzen hastea edo teknika horietan sakontzea. Formatu libreko eskulturak egitea.
Programa: Zuzeneko taila. Aurre-bozetoak teknika librez egitea, konpasak eta puntu-makinak.
Erremintak: Eskuz erabiltzekoak, pneumatikoak eta diamantaztatutakoak.
Materiala: Markinako marmol beltza, hartzuria eta Lasturko kareharria. Bolumen ezberdinetako harriak ikasleen eskura egongo dira.
Irakaslea: Mikel Campo Argote
Plazak: 10 lagun          
Ordutegia: 9:00-18:00
Data: - Uztailaren 26tik 30era arte(Hastapenak)
            - Abuztuaren 2tik 6ra arte (Hastapenak)
Prezioa: 360 € (45 ordu)      
Data: - Uztailaren 26tik abuztuaren 6ra arte(Teknikaren hastapena edo sakonketa)
Prezioa: 600 € (90 ordu)                                                           ( ikusi argazkiak )

Harlanketa  

BRONTZE GALDAKETA ARTISTIKOA (Argizari galduzko galdaketa, zeramikazko moldean):
UZTAILAN eta ABUZTUAN
Besteak beste, argizari, polietileno, egur, erretxina eta lurrezko ereduak. Eskaiola, silikona, mistoak eta zuntzezko moldeak. Fusio eta urtzea zeramikazko molde termoebakuagarrian. Eskuz eta makinaz egindako akaberak. Besteak beste, patinatua, kimikoa, naturala eta tradizionala.
Irakaslea: Karmel Aranguena García
Plazak: 8 lagun          
Ordutegia: 9:00-15:00
Data: - Uztailaren 19tik 30era arte
            - Abuztuaren 2tik 13ra arte
Prezioa: 525 € (60 ordu)                                                           (ikusi argazkiak )

ESKULTURARAKO SOLDAKETA TIG
BRONTZEA, ALTZAIRU, ALUMNINIO,...
Irakaslea: Karmel Aranguena García
Plazak: 8 lagun          
Ordutegia: 9:00-15:00
Data: Abuztuaren 16tik 20ra arte
Prezioa: 380 € (30 ordu)


Brontze galdaketa
SERIGRAFIA EUSKARRI ZERAMIKOAN:
Programa: Tinta txinarrez, tenpera gorriez, pelikula ebakigarriez eta errotuladore inaktilikoak erabiliz matrizeak diseinatzea. Pantaila serigrafikoak egitea. Kolore zeramikoaren prestakuntza, urarekin eta olioarekin. Serigrafiaren aplikazioa zeramikan. Kalkomania beirakorren fabrikazioa eta aplikazioa. Objektu zeramikoak egin eta laberatzea.
Irakasleak: Esther Astarloa

Plazak: 10 lagun          
Ordutegia: 9:00-15:00
Data: Uztailaren 5etik 9ra arte
Prezioa: 330 (30 horas)                                                          (ikusi argazkiak )
  Serigrafia
PINTURA ETA TEKNIKA PIKTORIKOEN TAILER IREKIA:
Programa: Tailer irekia eta diziplinartekoa. Pintura artistikoa (olioa, akrilikoa, akuarela) nahiz teknika piktoriko ezberdinen aplikazioak emango dira (eskulturan, altzarietan, e.a.). Tailerra ikasle bakoitzaren interes eta beharretara egokituko da.
Materiala: Ikasleak ekarri beharko du. Irakasleak, beharrezko materialen gaineko aholkua emango dio ikasleari.
Irakaslea: Mª Jose Güembe Jimeno

Plazak: 10 lagun          
Ordutegia: 9:00-15:00
Data: Uztailaren 5tik 16ra arte
Prezioa: 430 € (60 ordu)                                                          

Pintura

FORJA LANEN HASTAPENAK:
Programa:  Forja lanen hastapenak. Soldaketa elektrikoaren hastapenak.
Materiala: Burdin eztia, txapa eta hagaxka aritua.
Irakaslea: Jaime Udaeta Urruela

Plazak: 10 lagun          
Ordutegia: 9:00-18:00
Data: Uztailaren 19tik 23ra arte
Prezioa 350 € (45 ordu)                                        (ikusi argazkiak )
Forja  

RAKU ETA ERREDUKZIOAN EGOSTEKO TEKNIKAK:
Programa:  Eskuzko modelaketa, konposatu zeramikoak eta lehengaiak, esmalteen prestakuntza, raku eta erredukzioan egosteko teknikak.
Irakasleak: Esther Astarloa

Plazak: 10 lagun          
Ordutegia: 9:00-15:00
Data: Uztailaren 12tik 16ra arte
Prezioa 330 € (30 ordu)                                                 (ikusi argazkiak )
Rakú

Matrikula eskaera egin baino lehen 943 191804 telefornora deitu, plaza librerik dagoen siurtatzeko

MATRIKULA ESKAERA egiteko FITXA